Mastodoneko profil batetan hau irakurri dut: “Bizitzan egiten dugun (ia) guztia politikoa da”. Eta konforme egon naiteke, baina ez dut onartu nahi. Bizitzaz gozatu nahi dut, izan nahi dut izan, egiten dudan edozerri bigarren esangura politiko/ideologiko bat bilatu beharrik gabe. Aurreko batean euskaraz argitaratu berri diren rol jokoez irakurri nuen. Ze polita, pentsatu nuen, nahi dut taldetxo bat egin eta probatu. Segituan lotu zuen norbaitek burujabetasunarekin eta nazio eraikuntzarekin. Zein aspergarri eta nekagarria den, utzidazu jostatzen, bizitzen, gozatzen, eta zure agenda politikoa gorde. Talde erlijiosoa ematen dute, beti “berri ona” partekatu arazi nahian.