Esteban Umerez Argaia

Español · English · Euskara

Abokatua naiz. Kontratazio publikoan eta administrazio-zuzenbidearen beste adar batzuetan jarduten naiz (lehia zuzenbidea, zehapen-prozedurak, hirigintza, jarduera ekonomikoak, administrazioaren ondare-erantzukizuna, eta abar).

Web honetan hainbat gauza partekatzen ditut: burutazioak, produktibitateari buruzko trikimailu informatikoak, irakurketak eta bitxikeriak. Nire txoko digitala da, eta bertatik jende libre gehiagorekin konektatzea espero dut forma hartzen hasi den Fedibertso honetan.

Blog legal atalean artikulu juridiko batzuk biltzen ditut, baina ez dut aholku juridikorik ematen. Horretarako, nahi izanez gero, hona jo.

Macsparkyren jarraitzaile leiala izan naiz urteetan, eta beti pentsatu izan dut bere "Internet rascal" ezizena oso egokia zela. Bat-batean, beste hitz hau aurkitu dut, eta uste dut nahiko ondo egokitzen zaidala: "Internet dilettante".

Talde handi eta zaratatsuak ez ditut gustoko. Banan-banan, gizakiak zoragarriak iruditzen zaizkit. Hala nahi baduzu, bidali mezu bat edo jarrai nazazu.


bisita hurrengo herrialdeetatik: